Txorierriko Mankomunitateak bultzatutako“ Nola egin aurre gatazkei?” ekimenaren barnean, Graffiti tailerra martxan jarriko du otsailaren 11 Derioko Gaztelekun. Ekintza honen helburua gazteria bitartekotzaren abileziarekiko sentikor bihurtzea da.
Tailer hiritar hau 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Izena eman dezakete urtarrilaren 18tik 25era Derioko Gaztelekun bertan.