Kultura
Antzerki tailerra
2012/02/04
Txorierriko Mankomunitatearen “Nola egin aurre gatazkei?” hezkuntza-ekimenari esker datorren otsailaren 4an antzerki tailer bat egingo da Sondikako Gaztelekun gazteria bitartekotzaren abileziarekiko sentikor bihurtzeko asmoz.
Ekimen hau Txorierriko 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Izena eman dezakete urtarrilaren 18tik 25era Sondikako Gaztelekun bertan.