Kontsultatzen ari zaren webgunea Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalarena da (IFK: P4809400 G)
Helbidea: Aretxalde, 1 - 48196 Lezama
Tlfn. zk.: 94 455 60 07
Helbide elektronikoa: udala@lezama.org
![]()
Webgune honen helburua Lezama udalerriaren interes orokorreko informazioa ematea da, eta bereziki, udal erakundearen berezko informazioa eta kudeaketak.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalaren pribatutasun politikaren helburua erabiltzaileen datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legedia errespetatzea da, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
Nolanahi ere, erabiltzaileak bere datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubideak burutu ahal izango ditu, legeak ezarri bezala. Horretarako, Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalera jo beharko du.
udala@lezama.org
![]()
http://www.lezama.org-ra sartzeak ez dakar erabiltzailea erregistratzea edo datu pertsonalik eman behar izatea. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalaren datu-basean sartuko dira, eta konfidentzialtasunez erabiliko dira. Informazio hori ez zaie inoiz saldu, laga edo alokatuko beste enpresa batzuei.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak ez ditu saldu, alokatu edo lagako webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak.
Webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko erabiltzailea erregistratu behar bada, egiazko eta legezko informazioa ematearen erantzulea izango da. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, zerbitzu horiek eskuratzeko pasahitza arduraz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, erabiltzaileak Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak emandako edozein identifikatzaile edota pasahitzen zaintza eta konfidentzialtasun egokien erantzuleak dira. Era berean, Udalak hirugarrenei aldi baterako edo etengabe erabiltzen ez uzteko eta udalekoak ez diren pertsonek eskuratzea eragozteko konpromisoa hartu du. Legez kontrako edozein hirugarrenek zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, hori erabiltzailearen erantzukizuna izango da, betiere hirugarrenak pasahitza erabiltzen badu erabilera ez arretatsuaren edo erabiltzaileak pasahitza galdu izanaren ondorioz.
Webgune honek cookieak ditu. Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren eta hurrengo informazioaren berri ematen diguten datu-fitxategi txikiak dira:
- Erabiltzailea noiz eta zein ordutan sartu den webgunean azkeneko aldiz. - Hautatutako hizkuntza
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak ez dizkie saldu, alokatu edo lagako bere erabiltzaileen helbide elektronikoak, ezta datu-orrietan idatzitako informazioa ere, beste enpresa batzuei.
Webgunearen datu-orri guztiek lege baldintzak onartzeari buruzko laukia daukate.
Hauek dira URLren bidez webgunean http://www.lezama.org sartu, arakatu eta erabiltzea arautzen duten baldintza orokorrak, baita bere edukiak erabiltzetik ondorioztatzen diren erantzukizunak ere.
Erabiltzaileak webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen arabera erabiltzeko konpromisoa hartu du, baita oro har onartutako moral, ohitura on eta ordena publikoaren arabera ere.
Erabiltzaileak datu, programa edo agiri elektronikoak eta webgunean dauden gainerakoak ez suntsitu, ez aldatu, ez gauzaeztandu edo beste modu batean ez hondatzeko konpromisoa hartu du berariaz.
Erabiltzaileak baliabide informatikoen kontsumo handiaren bidez beste erabiltzaile batzuk sartzeko zerbitzuan sartzea ez eragozteko konpromisoa hartu du. Baliabide informatiko horien bidez Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak zerbitzua ematen du. Halaber, aipatutako sistemak hondatu, eten edo erroreak sortzen dituzten ekintzak ez burutzeko konpromisoa hartu du.
Erabiltzaileak webgunearen titularraren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa mota eragiten duen edo eragin dezakeen programa, birus, makro, applet, ActiveX kontrol edo beste edozein gailu logiko edo karaktere-sekuentziarik ez sartzeko konpromisoa hartu du.
Erabiltzaileak Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalari kalte-ordaina eman beharko dio baldintza orokorrak edota indarreko legedia hautsiz webgunea erabiltzean sor lezakeen edozein kalterengatik.
Agertzen diren zerbitzuak erabili, kontsultatu edota kontratatzeak erabiltzaileak agiri honetan biltzen diren baldintza guztiak erabat eta oharrik gabe onartzea dakar. Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak aurretik jakinarazi gabe agiri honetan agertzen diren lege baldintzak aldatzeko eskubidea gorde du beretzat.
Webgunea http://www.lezama.org ustiatzeko eskubideak eta bertan sartutako edukienak ("edukitzat" jotzen dira testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, animazioak, soinuak, datu-baseak, nabigazioa, irudiak, adierazpenak edo informazioak, baita jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legeek babestutako beste edozein sorkuntza ere) Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalarenak dira (edo hala denean, hirugarren pertsonenak). Hori dela eta, berari dagokio edukiak edonola ustiatzeko eskubideak, eta bereziki kopiatu, banatu, jendaurrean jarri eta aldatzeko eskubideak, berariaz burutzea.
Egile-eskubideak asoma proyectos digitales s.l.renak dira, enpresa horrek sortu eta garatu baitu webgune hau. Horregatik, alde horretatik ezin dira kendu, baztertu edo manipulatu "copyright" egile-eskubideen abisua eta asoma proyectos digitales s.l.ren eskubideen beste edozein datu identifikatzaile, ezta babesteko gailu teknikoak, hatz-aztarnak edo edukietan egon daitezkeen bestelako informazio edota identifikazio mekanismoak ere. Halaber, webgunean dauden izen komertzial, marka edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak Legeak babestuta daude.
Berariaz bestelakoa adierazi ezean, erabiltzaileak webgunea kontsultatzeak ez du ekarriko asoma proyectos digitales s.l.ren aipatutako eskubideei buruzko inolako uko, eskualdatze, lizentzia edo erabateko edo zati bateko lagapenik.
Erabiltzaileak aurretik aipatutako elementu guztiak bistaratu, eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ahal izango ditu, betiere erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik egiten bada eta elementuen jatorria edota egilea agertzen bada. Beraz, debekatuta dago elementuok merkataritza helburuei jarraiki erabili, kopiatu, jakinarazi, banatu, aldatu edo sakabanatzea.
Webgune hau eta bere edukia Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalarenak dira.
Hala eta guztiz ere, webgune honetan hirugarren pertsonek edo enpresek emandako edukiak argitara daitezke noizean behin. Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udala ez da edukion egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzulea izango, horiek erabiltzen dituen pertsonarekin edo enpresarekin inolako erantzukizunik ez duela.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak aurretik jakinarazi gabe eta mugarik gabe webgunearen edukia aldatzeko eskubidea gorde du beretzat.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak udalarekin zerikusirik ez daukaten arrazoiek sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan eragindako interferentzia, hutsegite, eten, matxura telefoniko edo deskonexioetatik ondoriozta litekeen edozein erantzukizun baztertzen du.
Era berean, Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak linea telefoniko edo Interneteko hutsune edo gainkargek sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan eragindako atzerapen edo blokeoetatik zein hirugarren pertsonek webgunearen titularraren kontroletik kanpo eta legez aurka sartuz eragindako kalteetatik ondoriozta litekeen edozein erantzukizun baztertzen du.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen segurtasun-erroreak, ezta erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) eta bertan biltegiratutako fitxategi edo agiriei birus baten edo edozein motatako elementu informatikoen agerpenaren ondorioz eragin dakizkiekeen kalteak ere; elementu horiek kalteak sor ditzakete erabiltzailearen ordenagailuan, ordenagailua webgunean sartzeko erabiltzearen, arakatzailearen okerreko funtzionamenduaren edota eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak webgune honen eta bertan eskainitako zerbitzuen erabilgarritasun edota jarraitutasun faltarengatik sor daitezkeen behin-behineko kalteengatiko edozein erantzukizun baztertzen du.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak ez du bermatzen webgunean edo edukietan sartzerakoan etenik edo errorerik egongo ez denik, ezta edukiak eguneratuta egongo direnik ere.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko asmoz aldi baterako eta aurretik jakinarazi gabe webgunean sartzea eteteko eskubidea gorde du beretzat.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak webgunean hirugarrenek noizean behin eskain ditzaketen zerbitzuengatiko edozein erantzukizun baztertzen du.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak webgune honi lotutako beste webgune batzuetan emandako zerbitzu edota informazioarengatiko edozein erantzukizun baztertzen du. Webgune horietako erabiltzaileei gomendatzen zaie horietan agertzen diren lege baldintzak kontsultatzea. Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udala ez da abisu hau ez irakurtzetik edo bertan ezarritako baldintzetan zehaztutako betebeharrak ez betetzetik zuzenean edo zeharka ondorioztatutako edozein motatako kalteen erantzulea izango.
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalera edozein informazio mota bidaltzen duten pertsonek edo enpresek informazioa egiazkoa izateko eta hirugarrenen eskubideak eta indarreko legedia ez hausteko konpromisoa hartu dute.
Webgune honen edozein edukik edota informaziok legezko eskubide bat edo indarreko legedia hausten duela uste baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin:
Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udala
Helbide elektronikoa:
udala@lezama.org
![]()
Erabiltzaileak bermatzen du bere datu pertsonalak ez diren eta webgunearen titularrari webgunearen bidez eman dizkion informazio, material, eduki edo oharrek ez dituztela hausten hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, ezta bestelako lege xedapenik ere.
Webgune honetan jasotzen den edozein informazio, hala nola iruzkinak, iradokizunak eta ideiak, doan eman dela ulertuko da. Ez bidali modu horretan tratatu ezin den informaziorik.
Webgunearen titularra den aldetik, Ayuntamiento de Lezama - Lezamako Udalak webgunea erabiltzeko baldintzak edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe aldatu, garatu edo eguneratzeko eskubidea gorde du beretzat.
Erabiltzailea webgunean sartzen den unean indarrean dauden baldintzek behartuta egongo da automatikoki. Hori dela eta, erabiltzeko baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.
Espainiako legediak lege abisu hau interpretatu edo burutzean sortzen diren eztabaida edo erreklamazio guztiak eraenduko ditu, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikziopean jarriko dira.