Lezamako Udala kontziente da bizitzaren eta jendartearen edozein arlotan emakumeek, oraindik ere, egunero jasan behar izaten dituzten diskriminazioaz eta berdintasun ezaz. Horregatik ari da lanean Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako I. Planean, gure udalerria gero eta parekideagoa eta, ondorioz, bidezkoagoa izan dadin.
Hauek dira Lezamako Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako I. Planaren (2010-2012) helburu nagusiak: emakumeenganako indarkeriari aurre egitea, etxean eta familian gizonezkoen erantzunkidetasuna sustatzea, gizartean emakumezkoek ahaldundu eta parte har dezatela bideratzea, genero ikuspegia aintzat hartzen duen udal kudeaketa gauzatzea; hau da, BERDINTASUNA ERREALITATE egitea.
Datorren urtean, 2010ean, Tokiko Berdintasunerako Plana abian jartzeko ezinbestekotzat jotzen dugu udalerria osatzen duzuen herritar, kolektibo eta elkarte guztion parte hartzea. Horrela, Planak herritar guztion kezkak, beharrak eta balioespenak islatu egingo ditu.
Azken finean, iritzia eskatzen dizugu berdintasuna ikuspegi berri batetik lantzeko: zurea. Izan ere, plan honetan zuk ere kontatzen duzu eta zurekin gehiago gara.
Jarraian, 2 dokumentu ikus dezakezue. Alde batetik, “Berdintasun Planaren Zirriborroa” eta beste aldetik “Ekarpenen orria” dokumentua. Azkeneko honetan zuen ekarpenak egiteko dokumentua duzue, uztailak 3rarte udaletxean edo liburutegian entregatu dezakezuena.
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz,
Agur bero bat.