baserriak
hasiera hasiera > arau subsidiarioak

ARAU SUBSIDIARIOAK

 

GARRAIO ETA HIRIGINTZA SAILA

Urriaren 25eko 345/2007,FORU AGINDUA Lezamako dagokion Arau Subsidiarioren (1. berrikuspena)ri buruzkoa. Aipatu Foru Aginduaren bidez, ondokoa xedatu izan da:

1. Behin betiko onartzea Lezamako udalerriko plangintzari buruzko Arau Subsidiarioak (1. berrikuspena), udalerriaren ordenazio osorako tresna gisa, ondoren adierazten diren alderdiak zuzenduz:

1.1. Sistema orokorrak

1.1.1. Koordinatu egin beharko da 1.3.21. «Garraio eta komunikazioen sistema orokorra. Sistema horren elementuak» artikuluan azaltzen diren garraio eta komunikazioen sistema orokorreko elementuen zerrenda eta 2.10.1. «Garraio eta komunikazioen arloen kalifikazio orokorra» artikuluan azaltzen direnak.

Berriz aztertu beharko da La Cruz industria-lurzorua mugatzen duten errepideak bide sistema orokorrean sartzea. Era berean, berriz aztertu beharko da bide sistema lokal gisa sartzea Hazitegirako errepidetik abiatzen den U erako adarra (SR-1 «Aretxalde» sektorean zehar doa, UE.-1 hiri-lurzoruraino).

SR.-1 «Aretxalde» sektoreari atxikitako Bide Sistema Orokor gisa kalifikatuko da sektorearen ekialdera dagoen lurzoru urbanizagarriko eremua; horrek trazaeraren jarraipena ahalbidetzen du lurzoru urbanizagarri horretatik igarotzen den kaminoaren hiri-lurzoruraino.

Aparkalekuko sistema orokorra garraio eta komunikazioen sistema orokorraren barruan jasoko da, eta arautu egingo da.

Doitu egin beharko da lurzoru ez urbanizagarrian dauden eta garraio eta komunikazioen sistema orokorra osatzen duten kaminoen zerrenda (1.3.21. artikuluan jasota dagoena) 2.10.1. artikuluan jasotako definiziora. Era berean, Sistema orokorren jarraipena bermatu beharko da, landa-guneen bitartez.

1.1.2. Trenbide Sistema Orokorraren mugaketan egindako aldaketak justifikatuko dira, «Lezamako Arau Subsidiarioen aldaketa, trenbide sareari dagokionez» mugaketari dagokionez, edo, bestela, bat etorriko dira. Era berean, arautegian, esanbidez adieraziko da Euskotrenen tren-instalazioen eta geltokiko eraikinaren finkapena, edo dagokion arauketa finkatuko da.

1.1.3. Eraikuntzarik gabeko sistema orokorrei dagokienez, arautegian azaltzen diren izenekin jasoko dira planoetan.

1.1.4. Hauek sartu beharko dira ekipamendu komunitarioko sistema orokorrean: titulartasun pribatuko ekipamenduak izan arren, Plangintza Erregelamenduaren 25. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituztenak, esate baterako, Santutxu ermita, Andra Mari eliza, Athletic Clubaren kirol instalazioak, eta abar.

1.1.5. Ekipamenduko sistema orokorrei dagokienez, arautegian azaltzen diren izenekin jasoko dira planoetan.

1.1.6. Dokumentuak, batetik, instalazio-sareen eskemak ezarri beharko ditu, eta sarea nahikoa dela bermatu beharko du; hori dokumentuan jasotako aurreikuspenen arabera justifikatu beharko da; eta, bestetik, kalifikatutako garapen berrietarako (etxebizitza eta industria) hartune puntuak ezarri beharko ditu. Bereziki, ur horniketa eta saneamenduari dagozkienak.

1.1.7. Ibilguen sistema orokorra kategoria osatuko da, eta hor sartuko dira udalerritik igarotzen diren ibai eta erreken ibilguak. Horiek arautzeko Uren legeak agindutakora joko da. Era beran, arautegian jasoko da ibilguen bazterrek Uren legeak eta EAEko Ibai eta Erreka Bazterren Antolamendurako Lurralde Plan Sektorialak agindutako baldintzak betetzeko dituztela.

1.2. Hiri Lurzorua

1.2.1. Hiri-lurzoru osoaren definizio mailak Plangintza Erregelamenduaren 29. artikuluan agindutakoa bete beharko du; beraz, osatu egin beharko dira hiri-lurzoruaren ordenazio planoa (E:1/2000) eta egikaritze-unitateen fitxen planoak, lerrokadurak eta sestrak adierazita. Gainera, hiri-lurzoruaren ordenazio-planoak lurzoru mota honen azalera osorik jaso beharko du.

1.2.2. Behin betiko dokumentutik kendu egingo da aurreikusitako etxebizitza-kopurua gehitzeko aukera, horietatik %33 bi apartamentutan zatituz etxebizitzako; esanbidez adierazi beharko da eremu bakoitzari esleitutako etxebizitza kopurua gehienekoa dela.

1.2.3. Behin betiko dokumentuak jaso egin beharko du indarreko Arau Subsidiarioen garapenean ordenazioa onartuta duten hiri-lurzoruko eremuen arauketa, erabat edo zatu batean gauzatu barik daudenak.

1.2.4. Gaur egun lurzoru ez urbanizagarrian kokatutako isolatutako familia-etxebizitzez osatutako hiri-lurzoruko eremuak lurzoru mota horretan mantendu beharko dira; izan ere, eraikuntza mota horiek lurzoru ez urbanizagarri osoan zehar daude sakabanatuta, eta ez dago zirkunstantziarik eremu jakin batzuen birsailkapena justifikatzen duenik. 1.2.5. Kontzeptu bera era bikoitz batean arautu dela-eta egikaritze- unitateetan gorabeherarik egon ez dadin, eraikigarritasun koefizientea kenduko da, eta soilik sabai eraikigarri osoa ezarriko da. Hektarearen araberako etxebizitza dentsitateari dagokion parametroa ere kenduko da, eta soilik etxebizitza kopurua zehaztuko da; kopuru hori gehienekoa izango da egikaritze-unitate bakoitzerako.

1.2.6. Sustapen publikoko etxebizitzak eraikitzea aurreikusten den egikaritze-unitateetan, kalifikazio hori esanbidez jaso beharko da zonifikazio xehatuko planoetan, eta dagozkion lur-sailak identifikatu beharko dira.

1.2.7. Kontuan izanik, uholdeak prebenitzeko plan integralak jasotzen duenaren arabera, aurreikusitako garapen berri batzuk birgertatze-aldi desberdinetan inundatu daitezkeen eremuetan daudela, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako txostenaren arabera aintzat hartu behar da alderdi hori horietan edozein esku-hartze egin nahi bada, batetik, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 8. artikuluko 6.8.8.5. atalean, eta, bestetik, Ibai eta Erreka Bazterren Ordenazioaren Lurraldeko Arlo Planaren e.1.4 atalean (Kantauri isurialdea) jasotako zehaztapenak betetzeko.

1.2.8. Gainera, Asua ibaiaren edo sistema orokor hidraulikoan jasotako beste erreka batzuen eraginpean dauden eremuen arautegian, esanbidez adierazi beharko da eraikuntzaren eta urbanizazioaren gutxieneko atzerapena.

1.2.9. UE.1 eta UES.3 egikaritze-unitateen zehaztapenen arteko erlazioa berrikusiko da, eta UES.3 unitatea garatu baino legen UE.1 unitatea garatu beharko da edo batera egin beharko dira.

1.2.10. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailaren Uren Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, UE.2 egikaritze-unitatearen ordenazioak 500 urteko uholde-kota ebatzi beharko du, baina proposatutako jarduketek ez dute arriskua areagotu behar inguruko eremuetan. Erreferentzia gisa Lezamako Udalak emandako uholde-arriskuaren kartografia hartu beharko da, eta aurreikusitako jarduerak baino lehen administrazio hidraulikoaren baimena beharko da; baimen hori aipatutako Eusko Jaurlaritzaren Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoan eskatu beharko da, eta horrekin batera beharrezko diren azterlanak ere. Gainera, Uren Zuzendaritzak proposatzen duenez, UE.2 unitatearen ordenazioa zehaztu baino lehen ibilgua aldatzeko aukera aztertu behar da, jarduera hori aprobetxatuz gaur egungo egoera era nabarmen batean hobetzeko; Udaletxearen atzealdean dagoen tartea agerian uztea izango litzateke eta horma bertikalen ordez ezpondak jartzea, inguru horren birbegetazioa eta naturalizazioa ahalbidetuko duen diseinu batekin. Egikaritze-unitateko arautegiak esanbidez adieraziko du gaur egun sistema orokor hidraulikoak (hori aldatzea proposatzen da) okupatutako azalerak ez duela aprobetxamendurik sortuko.

1.2.11. UE.2, UE.3, eta UE.4 unitateen fitxa arauemaileetan jasotako planoak osatu egingo dira, eta horien trazaera osoan eragiten dien sistema orokor hidraulikoa sartuko da.

1.2.12. Sistema lokal gisa kalifikatu beharko da UE.2 unitatean sartutako bide sistema orokorreko tartea, batetik, hori gauzatzeko behar diren lur-arloak lortzeko, eta, bestetik, urbanizatzeko, unitate horren pentzudan. 1.2.13. Eremuko hegoaldeko mugan proiektatutako zaku hondo erako bidearen egikaritzea binkulatu beharko zaio UE.3 unitateari; horixe da proposatutako eraikuntza berrietara iristeko bidea, eta udal jabegoko lurzoruan zehar doa.

1.2.14. UE.6 egikaritze-unitatearen ordenazioak eremutik kanpo, mendebaldeko mugan, dagoen eraikinetarako irisgarritasuna bermatu beharko du.

1.2.15. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako txostenarekin bat etorrita, UE.7 unitatea kendu egin beharko da, unitate horren garapen-proposamen ez datorrelako bat Lezamako hirigunearekin, eta, gainera, ez du bermerik lurralde antolamendurako dokumentuetan.

1.2.16. Komenigarria izango litzateke UES.1 egikaritze-unitatearen mugaketa berrikustea mendebaldeko mugan, partzelarioari doitzeko. Gainera, eremuko ekialdeko mugan dagoen bide sistema orokorreko gainerako sare-tartea ez dadin eten eta loturarik gabe geratu, proposatutako ordenazioa berrikusi beharko da, eta behintzat, behin-behineko irtenbide bat emango zaio egoera horri, edo, bestela, UES.1 unitatea gauzatu baino lehen UE.1 unitatea gauzatu beharko da, edo, aldi berean egin beharko dira.

1.2.17. La Cruz sektorea antolatzen duen Plan Partzialak aurreikusitako urbanizazioa eginda ez dagoenez, eta plangintza mugakide den Zamudioko udalerriaren aurreikuspenekin koordinatzeko (sektorea hor kokatuta dago zati batean), behin betiko dokumentuak lehengo sailkapenarekin eta mugaketarekin mantendu beharko du eremua, hain zuzen ere, lurzoru urbanizagarria.

1.2.18. Dagokion eran zuzendu beharko da 2.6.1 artikuluaren edukiaren (bertan adierazten da lehendik dauden industria-eremuen kalifikazioa izatezko egoera baten berrespena dela) eta hirilurzoruaren eta eraikuntzaren araubidearen ordenazio xehatuko planoen artean dagoen kontraesana (planootan, hirigunetik hurbilen dagoen industria-lursaileko eraikina ordenantzatik kanpoko egoeran dagoela esaten da). Zentzu horretan, etxebizitza-arloetatik hurbil dagoenez, berriz aztertu beharko da instalazio industrial hori mantentzea; izan ere, egokiagoa da hori gaur egun duen egoeran eta sailkapenean toleratzea, etorkizunean finkatzeko aukera ematea baino.

1.2.19. Kalifikatutako industria-eremuei dagokienez, hirilurzoruko ordenazio xehatuko planoak eremu horiek guztiak jaso beharko ditu, eraikuntzaren gehienezko lerrokadurak zehaztuz.

1.2.20. Berrikusi egin beharko da industria hiri-lurzorurako ezarritako eraikigarritasuna eta gehienezko okupazioa, izan ere, proposatutako parametroak lar handiegiak dira eurei dagokien erabileraren funtzionamendua zuzenari dagokionez. Komenigarriena 0,5m?/m? eta %40 da, hurrenez hurren.

1.2.21. Gaur egun lurzoru ez urbanizagarrian dauden industria- instalazioak hiri lurzoruan sartzen badira, eta, gainera, handitzeko aukera eman nahi bada, dagokion egikaritze-unitatea mugatu beharko da. Hor sartuko dira eremura, bere ibilbide osoan eta BI-737 errepidetik elkartzen den tokitik, iristeko bide-sarea egokia izan dadin beharrezko lurrak. Horri dagokionez, galtzadaren gutxieneko sekzioa 7 metrokoa izango da eta oinezkoen irisgarritasuna bermatuko da, gutxienez espaloi bat definituta, hurrengo arauek agindutakoa beteko dela: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzen duena, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 1ekoa, hori garatzen duten arau teknikoak onartzen dituena.

1.2.22. Osatu egin beharko da hiri-lurzoruaren ordenazio-planoa, eta 2.7.1. artikuluan zerrendatutako ekipamendu pribatuak identifikatzeko moduan adieraziko dira. Gainera, handitzeko aukera ematen duen eraikigarritasun parametroa ezartzen zaien ekipamenduen kasuan osatu egingo da arauketa, gehienezko lerrokadurak eta altuerak adierazita. 1.2.23. Athletic Clubaren instalazioei dagokien kirol ekipamenduko eremuak lurzoru ez urbanizagarriaren sailkapena mantendu beharko du, ez dituelako indarreko legeriak ezarritako baldintzak betetzen hiri lurzoruan integratu ahal izateko. Gainera, egungo eraikigarritasun handitu nahi denez, eremua garatzeko Plan Berezi batera jo beharko da. Plan horrek ordenazioa definituko du, proposatutako parametro berrian kontuan izanik.

1.3. Lurzoru urbanizagarria

1.3.1. «Garapen plangintzako eremuak eta egikaritze-unitateak » zehazten dituzten G.1a eta G.1b planoak eta «Hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriaren ordenazio xehatua» zehazten duen O.3 planoa osatu beharko dira, eta sektore osoen mugaketa jaso beharko dute.

1.3.2. Gorabeherak egon ez dadin, alderdi bera arautzen duten parametroen duplizitatea kenduko da. Horri dagokionez, mantendu egingo dira sabai eraikigarri osoa, gehienezko etxebizitza-kopurua etxebizitza-erabileran eta okupazioko gehienezko portzentajea jarduera ekonomikoen erabileran; kendu egingo dira eraikigarritasun koefizientea, etxebizitza dentsitatea, lur-sail pribatizagarriaren portzentajea eta azalera osoa eta okupazio-portzentajea. Gainera, argitaratze aldera, parametro horiek arau idatzietan jaso beharko dira, berdin dela parametrook sektoreen hirigintza-fitxari erantsitako planoan adierazita dauden.

1.3.3. S.1 sektoreari dagokionez, zehaztu egin beharko da behin-betiko neurketa, atxikitako sistema orokorrak aterata, eta bide sistema orokorra sistema lokal gisa jasota, jarraipena emateko bide horrek UE.1 egikaritze-unitatetik igarotzean duen kalifikazioari. Horri dagokionez, dokumentazio grafikoa zuzenduko da, eta, bestalde, «Garapen-plangintzako eremuak eta egikaritze-unitateak» G.1a, eta G.1b, planoetan sektoretik bereizi egingo dira kirol ekipamenduko sistema orokorrari eta horri atxikitako eraikuntzarik gabeko sistema orokorrari dagozkion lur-sailak. Osatu egingo da hirigintza-fitxari erantsitako planoa, eta eremu osoa jaso beharko du.

1.3.4. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrarekin bat etorrita, S.1 sektorearen eraikigarritasuna 0,40 m2/m2-ko gutxienekora egokitu behar da.

1.3.5. Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzaren txostenarekin bat etorrita, erreka txikiak doaz S.1 eta S.2 sektoreetan zehar, eta horiek jaso egin behar dira dokumentazio grafikoan. Errekei dagokienez, eremu horiek garatzeko egingo diren Plan Bereziek proposatutako ordenazioak errespetatu behar izango dituen gutxieneko atzerapenak jaso beharko dira eremu horien arautegian. Gainera, aurreikusitako jarduerak egin baino lehen administrazio hidraulikoaren baimena beharko da (hori Bizkaiko Lurralde Bulegoan eskatu beharko da), bai eta agindutako azterlanak.

1.3.6. S.2 sektorearen kasuan proposatutako mugaketa berrikusi beharko da, eta bertan barruan isolatutako lurzoru ez urbanizagarria sartu beharko da.

1.3.7. S.3 sektorearen mugaketa berrikusiko da, eta saihestu egingo dira barruan isolatutako lurzoru ez urbanizagarriko poltsak, bai eta eremuaren jarraipena eteten dutenak, mendebaldean dauden lurzoruekin gertatzen den bezala, BI-737 errepidearen eta Txorierriko igarobidearen artean. Gainera, atera egingo dira igarobidearen eta Larrabetzuko udalerriarekiko loturaren artean dauden lurzoru etenak; horiek gaur egun duten sailkapenarekin mantenduko dira, lurzoru ez urbanizagarri gisa.

1.3.8. S.3 sektorearen arautegiak S.2 sektorearen kasuan ezarritako bide-diseinuaren baldintza berberak jaso beharko ditu, bi eremuak kalifikatzen direlako erabilera berbererako.

1.3.9. S.2, eta S.3, sektoreen arautegiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako txostenaren arabera, garapen-plangintzarako zehaztapen lotesle gisa sartuko da, erabileren erregimena bat etorriko dela Merkataritzako Ekipamendu Handien Lurralde Erregulazioaren Lurraldeko Plan Sektorialaren 14. artikuluaren 3. puntuan adierazitako mugekin; beraz, merkataritzako ekipamendu berri posibleen gehienezko dimentsionamendua hurrengo parametroen arabera arautu beharko da: plataforma lauko gehienezko azalera garbia: 75.000 m2, eta sabai eraikigarriaren gehieneko azalera: 25.000 m2. 1.3.10. Ingurumen Eraginari buruzko Behin betiko Txostena ematen duen 2007ko uztailaren 19ko 1886 Foru Aginduaren edukiarekin bat etorrita, behin betiko dokumentuak hirigintza-alorreko hurrengo alderdiak jaso beharko ditu:

—S.2 eta S.3 sektoreetako Plan Partzialek bertan dauden hariztiak errespetatu beharko dituzte, horiek Ingurumen Eraginari buruzko Baterako Ebaluazioaren Azterlanaren «Interes naturalistikoko landaretza» planoan jasota. Hori esanbidez adierazi beharko da eremu horien arautegian.

—S.2 sektorea Lezamako Dorretxearen babes eremuaren eraginpean dago (hori Monumentu kategoria duen Ondasun Kultural izendatu zen, azaroaren 11ko 275/2003 Dekretuaren bitartez).Eremu horrek 65 metroko erradioko azalera zirkularra hartzen du dorretxearen inguruan, eta, beraz, sektoreko arautegiak esanbidez ezarri beharko du etorkizuneko Plan Partziala monumentuaren babes araubideari egokitzen zaion.

— S.3 sektorearen etorkizuneko Urbanizazio Proiektuak lurzoruaren kalitate azterlanen ondoriozko obrak egiteko baldintzak jaso beharko ditu, eta hori esanbidez adieraziko da eremuko arautegian, Plan Partzialean islatuta gera dadin.

1.4. Lurzoru ez urbanizagarria

1.4.1. Nekazaritzako Foru Sailaren arabera, «Babes Bereziko » lurzoru ez urbanizagarriko kategoria bat ezarriko da, eta hor sartuko da Erabilera Publikoko Basoa, Gangurengango Andra Mari izenekoa, Katalogoko 6. zenbakia. Ezarriko den erabilera-erregimena bat etorriko da hurrengo arauek agindutakoarekin: Basoen 43/2003 Legea, 3/1994 Foru Araua eta Nekazaritzako Foru Sailaren (Baso Administrazioa den aldetik) Plan eta Arauak.

1.4.2. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, espedienteak hirigintzaarautegia osatu beharko du, 2/2006 Legearen 31. artikuluan agindutakoarekin bat etorrita, hain zuzen ere, baratzezaintza edo abelazkuntzako ustiakuntza ekonomiko bati lotutako etxebizitzarako lizentzia emateko baldintzei buruzkoa.

1.4.3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzarekin bat etorrita, dokumentuak honako hau jaso beharko du bere zehaztapenen artean: «Jarduera-lizentzia lortu behar duten abeltzaintzako ustiategi berriek abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen uztailaren 6ko 141/2004 Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko Legean jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen duen martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren arabera jarduera-lizentziarik behar ez duten abeltzaintzako ustiategiek dekretu horren IV. eranskinean ezarritakoa bete beharko dute.»

1.4.4. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, Bilbo Metropolitarraren Lurraldeko Plan Partziala garatu ahal izateko, eta, gainera, lehendik dauden etxebizitzen ezaugarriengatik eta eremu publiko komunik ez dagoenez (Lurzoruaren Araubide eta Hiri Antolamendurako Presako Neurrien martxoaren 6ko 5/1998 Legeak agintzen duena bezala), Aretxalde eta Madariasko guneak deskalifikatu egingo dira landa-gune bezala.

1.4.5. Baso ekoizpeneko eremuan, berdindu egin beharko dira dokumentazio grafikoan eta arautegian azaltzen diren izenak.Eremu horretan, kendu egin beharko da lehendik dauden baserriak handitzeko aukera. Gainera, kendu egingo da edozein etengabeko erabilera partikular ezartzeko aukera, baldin eta garatzeko eraikuntza behar badu.

1.4.6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, Nekazaritza eta abeltzaintzako eremua eta Landazabala kategorian, dokumentuak esanbidez adierazi beharko du debekatu egingo direla nekazaritza eta abeltzaintza ustiakuntzei lotu gabeko etxebizitza-erabilerak.

1.4.7. Nekazaritza eta abeltzaintzako eremuan eta Landazabalean grafikoki jasotako bi eremuak: «Balio estrategiko handia» eta «Trantsizioko landa paisaia» arautegian zehaztuko dira, eta bakoitzaren arauketa xehatua ezarriko da, bestela, grafikoki batu egingo dora.Eremu horietan kendu egin beharko da lehendik dauden baserriak %20 handitzeko aukera, eta ez da baimenduko inguruko horretako baldintzak urratzen duen handitzerik.

1.4.8. Dokumentuak argi eta garbi eta zehatz adierazi beharko du «Lurrazaleko uren babes eremua», eta zehaztu egingo du 15 metroko zerrenda, ibilgutik, ibai, erreka eta errekasto guztiz ari den. Era berean, Ingurumen Foru Sailak adierazitako kontraesana zuzenduko da.

1.4.9. Kendu egin beharko da ekipamendu pribatuko kategoria urbanizagarria ez den lurzoruan, eta Ekipamenduko Sistema Orokor (pribatu) gisa kalifikatu beharko dira honakoa egiaztatzen duten elementuak: batetik, lurzoru ez urbanizagarria behar dutela gauzatzeko, eta, bestetik herritar guztien zerbitzura daudela.

1.5. Ondare urbanizatua eta eraikia

1.5.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, eta. Aldi berean, horrek Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak esandakoa jasota, Andra Mari Eliza eta Santo Kristoren Ermita Santiago Bideari lotuta daude, eta Ondasun Kultural gisa kalifikatuta daude, Monumentu kategoriarekin, urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren arabera (EAHH, 29. zenbakia, ostirala, otsailak 11). Dokumentuak esplizituki aipatu beharko du Dekretu horretan ezarritako Babes Araubidearen aplikazioa, higiezin horietan esku-hartzerakoan.

1.5.2. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, eta. Aldi berean, horrek Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak esandakoa jasota, Lezamako Dorretxea Ondasun Kultural gisa izendatuta dago, Monumentu kategoriarekin, azaroaren 11ko 275/2003 Dekretuaren arabera (EAHH, 2003ko azaroaren 19a), eta bertan Ondasunari aplikatu beharreko mugaketa eta babes araubidea ezartzen da. Dokumentuan adierazi beharko da Kalifikatutako Ondasunean egin daitekeen eraikuntzaeskuhartzeak aipatutako kalifikazio Dekretuan agindutako babesaraubidean xedatutakoaren arabera arautuko direla.

1.5.3. Dokumentazio grafikoan Katalogatutako Eraikinak adieraziko dira, behar bezala zenbakituta eta izendatuta. Gainera, Katalogoan dauden elementuetan baimendutako eraikuntzaeskuhartzeak zehaztuko dira, eta, hala badagokio, Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak gomendatutako esku-hartzeak jasoko dira.

1.5.4. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, Lezamako asentamendua (Lezamako Udala, testuan) presuntzio arkeologikoko eremua jaso beharko da.

1.5.5. Dokumentuak era egoki batean jaso beharko ditu, plano batean, Babes Arkeologikoko Arlo guztiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Lezamako udalerriko «Eremu eta elementu arkeologikoak » planoarekin bat etorrita.

1.5.6. Lurralde Antolamendurako Batzordearekin bat etorrita, dokumentuak zehaztu egin beharko du Euskal Ondare Kulturalaren 7/1990 Legearen 49. artikuluak Presuntzio Arkeologikoko Eremuei ematen dien babesa.

1.6. Arautegia

1.6.1. Arautegian honako erakundeek adierazitako alderdiak jasoko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea, Uren Zuzendaritza Orokorra, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila. Alderi horiek ebazpen honen oinarrietan jaso dira.

1.6.2. Arautegiko alderdiak eta artikuluak zuzenduko dira, ebazpen honen oinarrietan dagokion ataletan xedatutakoaren arabera.

1.7. Mugaketa

1.7.1. Zuzendu egin beharko da udalerriaren mugaketa, eta udalerriko mugak Eusko Jaurlaritzak eta Institutu Geografiko Nazionalak egindako mugaketara doituko dira; horixe da Garraio eta Hirigintza Foru Sail honetako kartografia eguneratuan jasotzen dena.

 

2. Arau Subsidiarioen betearazte-indarra bertan behera geratuko da Garaioltzako eremuan (hiri-lurzoru finkatu gisa proposatutakoa) eta Goitioltzako landa-gunean, hurrengo alderdi hauek zuzendu behar direlako:

2.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako txostenarekin bat etorrita, U.E.-8 unitatea kenduko da, garapen-proposamen horrek ez duelako loturarik Lezamako hirigunearekin, eta Garaioltza landa-nukleo gisa mantendu behar da; kasu horretan eraikuntza-aukera berriak onartuko lirateke, 17/1994 Legeak adierazitakoa oinarri hartuta. Horri dagokionez, Herri Lanen Foru Sailak jakinarazi du debekatuta dagoela etxebizitza berrien ordenazioa, BI-3726 foru errepidetik sarbide zuzenaren duten lur-sailetan, eta etxebizitzak egiten badira lehendik dauden sarbideak aprobetxatu beharko dituzte.Era berean, eraikuntzalerroak gutxienez 12 metroko distantzia izan beharko du galtzadako kanpoko ertzetik.

2.1.2. Eusko Jaurlaritzaren lurraren araubide eta hiri antolaketaren arloko presako neurriei buruzko 5/1998 Legearekin bat etorrita, Goitioltzako landa-gunean kendu egingo dira mendebaldera dauden lur-sailak, hain zuzen ere, nukleoaren taldeketa bereizgarriaren parte ez direnak, eta nukleo konpaktuago bat egingo da BI-3727 errepidearen inguruan. Era berean, mugaketatik atera egingo da edo kendu egingo da 9, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 lur-sailek duten ez-eraikigarri baldintza, eta finkatutako beste lur-sail e edo lur-sail eraikigarrietan parte bezala sartuko dira. Gainera, justifikatu egin beharko da bide publikotik 13tik 19ra arteko lur-sailetara iristeko bidea dagoela, bestela, ezin izango da etxebizitza berririk egon horietan. Herri Lanen Foru Sailarekin bat etorrita, egiaztatu egin beharko da sarbidea dagoela, lehendik, 1, 2, 8,10 eta 23 lur-sail eraikigarrietan, bestela, ezin izango da etxebizitza berririk egon horietan. Bermatu egin behar honako baldintza betetzen dela: eraikuntzalerroan BI-3727 errepideko galtzaren kanpo ertzetik 12 metrora egotea.

 

3. Ebazpen hau Lezamako Udalari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari jakinaraziko zaie. Lehenengo eta behin, aurreko ataletan adierazitako akatsak zuzenduta, baloratu egin beharko du Arau Subsidiarioen funtsezko zehaztapenen gain duen eragina; beraz, akatsak zuzentzeko agindutako aldaketak funtsezkoak badira, berriro ere jendaurrean jarri beharko dira, izan ere, zuzenketak eskaintzen dituen aukerak ez dute epai bat ematen uzten, zentzu horretan.

 

4. Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

 

5. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen, Herri Lanen Foru Sailaren, Ingurumeneko Foru Sailaren eta Nekazaritzako Foru Sailaren, txostenak bidaliko zaizkio Lezamako Udalari, dagozkion ondorioak izan ditzan. Administrazio-bidea amaitzen duen aurreko ebazpen horren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu, egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Jurisdikzio horri dagokion Salan; hala ere, zure interesak babesteko egoki deritzozun beste edozein neurri ere erabil dezakezu.

Aipatu epean zehar BHI-298/2006-P05 espedientea agerian utziko da, aztertu nahi denerako, Bilboko Rekalde Zumarkaleko 18. zenbakiaren 2. solairuan.

 

Bilbo, 2007ko urriaren 25ean.

Garraio eta Hirigintza foru diputatuak,

ITZIAR GARAMENDI LANDA

 

EguraldiaEguraldia Bilbon/Sondikan

Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A hirukoitza (AAA) mailan betetzen dela onartzen du

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa