baserriak
hasiera hasiera >testu bateratua

TESTU BATERATUA

 

TESTU BATERATUA

LEZAMAKO UDALERRIKO PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOEN 1. BERRIKUSKETAREN TESTU BATERATUA

Fecha: 2008-04-01

Lezamako udal honetako osoko bilkurak, 2008ko Martxoaren 27an, Lezamako udalerriko plangintzako arau subsidiarioen 1. berrikusketaren testu bateratua informaziora ateratzea erabaki du. Testu horretan jasotzen dira Lezamako udalerriko arau subsidiarioak behin betiko onesten dituen Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintza Sailaren Urriaren 25eko 345/2007 Foru Aginduan adierazitako zuzenketak.
Aldatutako agiri hori jendaurrean jarriko da, hilabetez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean sartu eta biharamunetik zenbatzen hasita, kontsultatzeko eta, hala badagokio, alegazio egokiak aurkezteko.Epe hori Maiatzaren 2an bukatzen da.

Jendaurrean egongo den epean, aipatutako agiria udaletxe honetako udal bulegoetan eta Cianoplan-en (Zamudioko Teknologia Parkeko 105. eraikina, 94 431 71 37 telefono-zenbakia) aztertu ahal izango da. Cianoplan-en, aipatutako agirien kopiak eskuratu ahal izango dira, testuarenak, planoenak edo CD formatuarenak.

 

EguraldiaEguraldia Bilbon/Sondikan

Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A hirukoitza (AAA) mailan betetzen dela onartzen du

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa