ate baten xehetasuna
hasiera hasiera > gure herria > artea > lezamako dorrea

artea - Arkitektura zibila

Lezamako Dorrea

Dorrea Aretxalde auzoan dago, eta jaun arkitekturako adibide ederra da. Berez dorrea gotorleku militarra, jabearen goi mailaren ikurra eta haren botere ekonomiko eta sozialaren ezaugarria da aldi berean. Lezamako Dorrearen ezaugarria lerdentasun handia da; izan ere, ez dauka mota horretako beste eraikuntza batzuen itxura astuna.

Oinplano karratuko eta lau isurkiko estalkiko dorre hori hiru solairutan egituratzen da; solairuak beren artean lotuta daude barnetik, zurezko eskailera baten bidez. Lehenengo solairua ganadurako erabiltzen zen, eta sarreran arku eskartzatua dauka. Bigarren solairua egoitza solairua zen, eta mandioaren bidezko berezko sarbidea zeukan. Azken solairua egongela zabala zen, hormetan egindako baoen bidez argiztatzen zena.

Orain etxebizitza izateko aldatu da, eta horrek barnean zein kanpoan aldaketak egitea ekarri du, jatorrizko bao batzuk ordeztu direla.

Lezamako Dorrea

Lezamako Dorrea

argazkia handitu argazkia handitu
Lezamako Dorrea

Lezamako Dorrea

argazkia handitu argazkia handitu

Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A hirukoitza (AAA) mailan betetzen dela onartzen du

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa