Lezamako Udala
hasierahasiera > udala > udalbatza

LEZAMAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA IDAZTEA

LIZITAZIO IRAGARKIA

Erakunde adjudikatzailea: Lezamako Udala.
Organoa: Alkatea.
Espedientea tramitatu duen bulegoa: Idazkaritza.
Kontratuaren helburua: LEZAMAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA IDAZTEA.
Egiteko epea: hogei hilabete edo gutxiago, kontratua sinatzen denetik testu bategina aurkeztu arte.
Tramitazioa: arrunta.
Prozedura: irekia.
Baloratzeko irizpideak:
a.- Eskaintza ekonomikoa: Bigarren oinarrian ezarritako gehieneko prezioa jaistea: 3.000 euroko puntu 1, gehienez 10 puntu.
b.- Beharrak zehaztea: 30 punturekin baloratuko da ingurumen- eta hirigintza-beharrak zehaztea.
c.- Antolamendu-proposamena: 20 punturekin baloratuko dira udalerriaren beharrei emandako konponbideak.
d.- Parte hartzeko mekanismoak: 5 punturekin baloratuko dira plana garatzeko parte-hartzearen aniztasuna indartuko duten mekanismoak.
e.- Epea:  20 punturekin baloratuko da. Zehazki, honako hauek hobetu ahal izango dira: aurrerapen-agiria eta ingurumen-eraginaren azterlana aurkezteko epea eta plan orokorraren agiria aurkezteko epea, udalbatzak hasierako onespena egin dezan. Hobetu daitezkeen aipatutako epe horietan, puntu 1 emango da hobetutako 3 egun naturaleko; 30 egun naturaleko muga egongo da hobetu daitezkeen bi epeetako bakoitzeko.

Lizitazio-oinarriaren aurrekontua:  165.060,00  euro, BEZa barne.
Agiriak eta informazioa eskuratzeko: Lezamako Aretxalde auzoko 1. zenbakian dauden udal-bulegoetan (Tel.: 944556007/Faxa: 944556457), 9:00etatik 14:00etara, lanegunetan.
Kontratistaren berariazko betekizunak: Ikus administrazio-klausula eta agindu teknikoen agiriak.
Bestelako betekizunak: Ikus administrazio-klausulen agiria.
Proposamenak aurkeztea: Udal-bulegoetan, 15 asteguneko epean, iragarkia argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.
Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa agertzen den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.lezama.org  (kontratatzailearen profila).
Lezaman, 2010eko martxoaren 23an.

 

 

Alaitz Etxeandia Arteaga.
ALKATEA

 


Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A hirukoitza (AAA) mailan betetzen dela onartzen du

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa