harrizko armarria
hasierahasiera > udala > alkatearen agurra

LGBTren Harrotasunaren Eguna


Txorierriko Udalek sexu-diskriminazioaren aurkako borrokan dugun konpromisoa berretsi nahi dugu.

Honakoak aldarrikatzen ditugu:

  • Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa, -estatuetako gobernuen legeen bidez bermatu beharrekoak biak- errespetatzea.
  • Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala edozein dela ere.
  • Lanerako eskubidea bermatzea, sexuaren ondoriozko inolako diskriminaziorik gabe.
  • Espazio publikoan egindako adierazpen afektiboen ikusgarritasun publiko-soziala errespetatzea.
  • Bakoitzak bere errealitate, esperientzia eta jarreratik abiatuta, jendarte anitzago, ireki eta integratzaileago baten alde lan egin dezala sustatzea, jendarte bat non orientazio sexuala ez den inorentzat oztopo izango.
  • Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe eta sexualitate askearen –aukera eta orientazio sexualerako askatasuna barne- aurkako jokabide guztien kontra gaude.

Artxiboa Deskargatu hemen

Ikono honek Web 1.0 Edukiaren Erabilerraztasun Arauak A hirukoitza (AAA) mailan betetzen dela onartzen du

Asoma Proyectos Digitales S.L.k egindakoa